Ganbera magmatiko

11.— Ganbera magmatikoa

Ganbera magmatikoa litosferako sakonera txikian, sumendien azpian kilometro gutxira (1-10km), dagoen magma-gordailua da. Bertan magmak prozesu desberdinak jasaten ditu. Aktibitate bolkanikoaren nukleoa da. Hortik eratortzen dira material bolkanikoak; magma jatorri sakonago batetik igotzen da lurrazaleraino. Magma urtutako arrokez dago osatua eta mantutik dator. Ondoren magma hau erupzio maduan kanporatzen da. Ganbera magmatikoa eta sumendiaren kraterra konektatuta daude tximiniaren bidez. Magma hemen egoten da denbora batez litosferaren maila desberdinetan, azaleratzen den arte.

Magmak bertan jasaten dituen prozesuen ondorioz ( magmatikoki bereiztea, kristalizazio zatikatua), ganbera magmatikoan magma likidoaren frakzioa disolbatutako gasekin eta presio eta tenperatura altuen ondorioz kristalizatu diren mineralek osatzen duten frakzio solidoak elkarbizitzen dira.

Magma freskoen erakarpenak izozte eta kristalizazio prozesuak gertatzen ari diren ganbaren kasuan, desbideratzeak sortzen ditu eta aldi berean oso bortitzak izan daitezkeen erupzioak garatzen laguntzen du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search